ZORIONTASUNARETZAKO PISTA BATZUK…

Udatik bueltan, zoriontsuago izateko pistatxo batzuk: 

1- Egunero hartu minututxo batzuk zure bizitzan dituzun gauza onak burura ekartzeko eta hauengatik eskertuta sentitzeko. Noizean behin gelditu zaitez zure egoera ebaluatzera eta emaiozu baimena zure buruari aldatu beharrekoa aldatzeko

 

2- Atera zure barneko haurra paseatzera. Exploratu, miatu, ausartu…

 

3- Izan ausarta gauza berriak probatzeko, erosotasun eremutik ateratzeko… Bizi nahi duzun moduan, ez bizi behar den moduan.

 

4- Zaindu zure bizitzako esparru ezberdinak: lagunak, erlazioak, hobbyak, lana, familia, sexualitatea, osasuna, ikasketak… Bizitza aberats bat eraiki.

 

5- Emaiozu lanari dagokion tokia eta garrantzia zure bizitzan. Bilatu zure misioa, momentu honetaz hareago, zertarako zaude zu munduan?

 

6- Emozio ezberdinak bizitzeko baimena hartu. Kontaktu fisikoaz gozatu (besarkatu, muxukatu, ikutu…).

 

7- Bilatu gauza txikien edo ohiko ekintzen magia, ilusioa…

 

8- Jarri kontzientzia eginten duzun edozer gauzatan.

 

9- Kontutan izan zure benetako beharrak zeintzuk diren… Ez kanpotik inposatuak edo saldutakoak, baizik eta benetan zure barnetik sorteen direnak…

 

10- Zaindu zure burua. Zu zera zurekin denbora gehien pasatuko duen pertsona. Tratatu zure burua, zure lagun hoberena tratatuko zenuke bezala.

eta abestiak esaten duen moduan “zaindu maite duzun hori”

Contacto físico, abrazo y afectividad.

El personal de enfermería del Servicio de Neonatos del Hospital Universitari La Fe está llevando a cabo un estudio pionero, cuyos primeros resultados demuestran que las incubadoras compartidas son beneficiosas para los gemelos prematuros.

Los primeros resultados que arroja el trabajo de investigación, que se está desarrollando actualmente, demuestran los beneficios que supone para los bebés nacidos de parto múltiple compartirla incubadora. Enconcreto se ha observado que estos recién nacidos tienen una menor frecuencia cardiaca, precisan de una menor regulación de la temperatura ambiental y calman antes el llanto cuando están juntos.

Este tipo de estudios nos demuestran una vez más algo ya sabido por todos, pero pocas veces aceptado y aplicado en nuestra sociedad actual: que los seres humanos necesitamos el contacto físico para vivir. Que somos seres sociales y el contacto afectivo es primordial y beneficioso para nuestra psique y nuestro organismo.

¿Y como sobrevivimos, como nos mantenemos cuerdos en una sociedad en la que el contacto, la afectividad esta cada vez más relegada a planos secundarios en pos de la productividad, la prisa, el individualismo, lo aséptico y racional?

Sencillamente, si no puedo conseguir lo que necesito o quiero directamente, lo buscaré por vías alternativas, que calmen mi necesidad y se mantengan en los parámetros de lo socialmente aceptable.

Así, tanto hombres, como mujeres, buscamos sustitutivos afectivos en diversos ámbitos. Algunos son comunes y conocidos: el chocolate, las compras, el famoso sexo a cambio de cariño… sobre todo por parte de las mujeres. Las diversas adicciones: Alcohol, tabaco, drogas, juego…

¿Y los hombres? Porque, por mucho que a veces nos digan lo contrario también los hombres necesitan (y mucho) la afectividad. ¿Cómo se las arregla un hombre para saciar su necesidad de afecto en una sociedad en la que aún esta mal visto que un hombre muestre más emoción de la estrictamente necesaria?

La verdad es que esta es una pregunta complicada y cuando lo he consultado con pacientes, alumnos, compañeros y amigos (gente por otra parte consciente ya de sus mecanismos de sustitución) las respuestas han sido variadas y diversas:

- Suscitar caricias verbales: Acumular logros y éxitos que hagan que los demás les vean, les admiren y les alaben… Sustituyendo el afecto físico por afecto verbal…

- Los deportes de contacto.

- Los animales de compañía: Perros, gatos…

- Contactos reglados y controlados: Masajes, cuidados corporales…

- Contactos “agresivos”: Palmadas, puñetazos amistosos…

-…

Las opciones son tan variadas como las personas que las practican.

Pero las preguntas son las siguientes: ¿Podríamos cambiar las cosas? ¿Podríamos aceptar lo que sentimos en lugar de lo que deberíamos sentir? ¿Podríamos aceptar lo que necesitamos en lugar de preocuparnos por lo que deberíamos hacer? ¿Podríamos arriesgarnos a pedir o expresar lo que necesitamos en lugar de pedir permisos, disculpas o sustitutivos? ¿Podríamos arriesgarnos por nuestra propia cuenta en lugar de quedarnos en lugares y situaciones seguras que no perturben nuestra bien construida “tranquilidad”?

Marion Riekerk en su libro “Como dar una ventaja emocional a los niños”  nos da algunas pautas para poder vivir nuestra afectividad más libremente:

● Escucha tus sensaciones internas, respeta tus emociones, aprecia tus sentimientos. Son dignos de ti y tú eres digno de vivirlas.

● Permítete vivir esas emociones que nos han sido censuradas: Miedo, enfado, tristeza… Todos tenemos a veces miedos, todos nos frustramos, todos necesitamos llorar de vez en cuando y todos tenemos derecho.

● Saca a tu niño interno a pasear de vez en cuando. A ese pequeño explorador curioso e irracional que todos tenemos dentro… Permítete espacios en los que tu seas “el ombligo del mundo”. Disfruta contigo mismo y con los demás.

● Ponte limites razonables. No mereces castigos y represalias, ni los necesitas.

● Abraza, acaricia, reconoce, respeta… Siempre con permiso y respeto hacia el otro y hacia ti mismo.

El abrazo es una forma muy especial de contacto. Hay muchos motivos para abrazar:

- Es necesario para nuestro bienestar físico y mental.

- Hace que uno se acepte mejor a si mismo y se sienta mejor aceptado por los demás. Fortalece la autoestima.

- Es un instinto, una respuesta natural a los sentimientos de afecto, compasión, alegría…

- Ahuyenta la soledad.

- Aquieta los miedos.

- Abre la puerta a los sentimientos.

- Alivia las tensiones y combate el insomnio.

- Ejercita los músculos y los estira. Es un buen ejercicio cardiovascular.

- Comemos menos cuando nos alimentamos afectivamente.

- Ahorra energía: Da más calor que una estufa…

- Es fácil de usar y portátil.

- Es de larga duración, su efecto dura aún después de la separación…

- Hace soportables los días insoportables….

Y sobre todo piensa bien acerca de ti, cuídate, hónrate y respétate. Recuerda que eres tu mejor amigo y la persona con la que más tiempo pasaras en tu vida… Merece la pena arriesgarte a cambiar.

PERTSONALITATEAREN ENEAGRAMA

Azkenaldian oso bogan jarri den beste gaietako bat ENEGRAMA da. Aldizkarietan, interneten… hainbat artikulu, web horri etabar aurki ditzazkegu honi buruz eta beti bezela denetarik aurkitu daiteke kalitateari dagokionez.

Zer da ENEAGRAMA?

Pertsonalitatearen Eneagrama gure buruarekin lan egiteko informazio eta deskribapen material asko lortzeko tresna oso boteretsua da.  Gure mugak azaleratu, ikusi, ulertu eta gainditzeko gida bat da eta baita ere besten ulerpena errezteko bidea, gure komunikazioa hobetuz. Gure itzalak ulertu eta hauetaz hareago goazenean garatu gabe ditugun potentzialitateak ere aurkitzen joaten gera eta hauek azaleratzeko argia lortzen.

Azken finean Eneagramaren helburua, auto engainutik ateratzeko autoezagutza bermatea da, behin eta berriz errepikatzen dugun gidoi horretaz atera eta helburu berriak lortzeko, beti berdina errepikatzen egon beharrean. Argi bait dago, betikoa egiten badut, ez naizela isitsi naizena baino hurrutiago iritsiko.

Nola?

Sistema honek 9 Izaera estilo deskribatzen ditu eta hauen arteko interrelazioak. Geure funtzionamendu psikologikoa ulertzeko oso utila da, kontextu psikoterapuetiko batean geure burua aztertu eta ikertzeko geure autoerrealizaziorako.  Gure experientziari buruz ikerketa ireki eta zentzudun bat egiteko aukera ematen digu, honetan geroz eta sakonago joatea erreztuz.

Lan honen funtsa autokontzientzia eta autoobserbazioan datza.  Mundua, errealitatea, bizitza… nola ikusteko dugun erakusten digu. Eta gure patroietan zeintzuk dira mesedegarriak eta zeintzuk mugatzaileak.

Beraz ez da berehalako aldaketa dakarren teknika bat, ezta besteak etiketatzeko modu bat… Eneagramak, lana, ausardia, pazientzia eta denbora eskatzen du. Haurrak ginenean, gure beharrak betetzeko eta gure burua babesteko osatu genuen azala ikusi eta aldatzea ez bait da lan erreza.

Jatorria eta historia

Eneagramaren jatorria Ekialdean  kokatu dezakegu. Ahoz aho pasatu zen maisu Sufien artean XX garren menderarte eta orduan hasi zen argira azaltzen eta modu idatzian ere isladatzen.

Mendebaldera ekarri eta ezagutarazi zuena, George I Gurdjjieff izan zen, baina geroxeago Ouspenskyk, Oscar Ichazok eta, batez ere Claudio Naranjo Psikiatrak izan ziren benetan argira atera, sakondu eta detallera 9 puntuak iruzkindu zituztenak.

Claudio Naranjok izaeraren ikerketara atxikutu zuen eta psikologia ikerketan barneratu zuen. Hau dela eta gaur egun, Eneagrama izaeraren identifikazio sistema oso, sakon, praktiko eta erabilgarriena dela kontsideratzen da.

Bederatzi puntuak: *

PERFECIONISMO – Haserrea – Perfekzionismoa:  Bere barnean amoruua gordetzen duen pertsona. Gauzak perfektuak izan behar direla uste du eta sekulan horrela ez denez amorrua sorteen du bere barruan. Baina kanpotik oso pertsona zuzena, ona eta zentzuduna dirudi.

ORGULLO – Harrotasuna

Harrotasuna ez izatearen harrotasuna. Laguntzailea. Beti bestei laguntzeko dagoen pertsona. Seduktorea. Besteen beharrak beti bere aurretik.
VANIDAD – Banitatea – Harropuzkeria. Lorpenak, arrakasta, dizdira bilatzen duen pertsona eta horretarako bere izaera behar den moduan moldatzen duena.

ENVIDIA – Inbidia

Besteek duten zoriontasuna sekulan lortuko ez duela pentsatzen duen pertsona. Bera arraroa delako, berezia baina baita ere besteak baino gutxiago. Pertsona hiper emociónala. Bere sentimenduak goitik behera dijoaela bizi den pertsona.

AVARICIA – Zekenkeria

Bere burua besteei ematen ez dion pertsona. Asoziala, baztertuta… Nahiago ideien munduan bizitzea, erlazioetan edo akzioan bizitzea baino.

MIEDO – Beldurra

Beldurra eta zalantza nagusi pertsona honetan. Burua beti bueltaka Alberdi guztiak ikertzen. Analisiaren paralisian erortzeko joera. Pertsona gregario, jator eta fidela.

GULA – Sabelkeria

Beti estimulu berriak behar dituen pertsona. Etorkizunean edo gauza berriak experimentatzean bizi dena. Sekulan geldik eta konforme ezin dena Egon. Gauzak hasi, baina jarraitzen ez disuena. Bere mina ikusi nahi ez duenez plazerrera orientatutako pertsona.

LUJURIA – Lizunkeria

Nagusia. Nahi duena hartu egiten duen pertsona. Gogorra, agresiboa, dominantea. Bere sentimenduak mila kapen azpian babestu dituen haurtzaroan sufritutako pertsona.

PEREZA – NAGITASUNA. Norberaz ahazten den pertsona. Besteetan edo gauza materialetan galdu eta bere buruari jaramonik egiten ez dion pertsona. Autokontzientziari dagokionez lokartuta dagien pertsona.

* 9 zenbakien pintzelada oso txiki bat.

ADIMEN EMOZIONALA: Emozio positiboak VS Emozio negatiboak

Azkenaldian oso bogan dago emozio “positibo” eta “negatiboetaz” hitz egitea.  Hau kontutan izanda, liburu batzuk irakurrita, hitzaldi batzuk entzunda, ikasi dezakeguna da, emozio batzuk izatea ondo dagoela eta beste batzuk gure barnetik herbesteratu behar ditugula, nolabait haien kontra borroka egin behar dugula. Beraz, positiboa da maitasuna, alaitasuna, bakea… sentitzea, baina oker gabiltza amorrua, tristura, ezinegona sentitzen badugu.

 

Barne bakearen izenean ez al gera egongo nolabaiteko gezur eta errepresioan sartzen?  Eta gezurraz hitz egitean ez nago besteei engainatzeaz hitz egiten hari, baizik gure buruarekin zintzo ez izateaz, hori bait da tamalgarriena.

 

Egia da, emozio batzuk osasungarriagoak izan daitezkela guretzako, baina horrek ez du esan nahi noizean behin edo garai batzuetan beste batzuk sentitzeagatik errudun edo “gaizto” bihurtzen garenik. Eta emozio positiboen gorespen honek ondorio honetara eraman gaitzake adi ez bagaude. Adibidez, galera baten aurrean mina, haserrea, tristura… sentitzea da bidezkoa eta zuzenean positibatzera pasaz gero, prozesua ez dugu errespetatuko.

 

Gizakiok, zorionez, sentimendu anitz izateko gaitasuna daukagu. Badaude alaitasunera eramaten gaituzten gauzak, badaude amorratzen gaituzten egoerak, badaude desioa pizten diguten petsonak, badaude apatia setitzen dugun garaiak… (azken esaldi hauetako hitzak heuren artean nahasi daitezke eta joko beriak egin)…

 

Alfabetizatzen emozional oso batera (edo apalak izanik, alfabetizatze emozional duin batera iristeko), bai alde bateko emozioak, bai bestekoak onartu beharko genituzke. Bestela polarizazio faltsu batean eroriko ginateke eta lehen esan dudan moduan, gure burua gezurtuko genuke.

 

Askotan pentsatzen dugu emozioak bateraezinak direla, bat badaukazu, bestea ezin duzu izan. Gauza bat sentitzen baduzu, bestea desagertzen da. Baina gizakiok polaritatean bizi gera (seguraski existentzia osoa polaritatea da, baina hori beste gai batzuetan sartzea litzateke), maitasuna sentitzen badut, gorrotoa sentitzeko gaitasuna dudalako da, alaitasuna sentitzen badut, tristrezian murgiltzeko gai naizelako da…

 

Honen adibide moduan, askotan haurrak erabiltzen ditut. Txikiak direnean ondo kudeatzen bait dute emozio ezberdinen posibilitate hau: Haur batek asko maite zaitzake, baina gustatzen ez zaion zeozer egiten badiozu (zerbaiti ezetz esan, gustatzen zaion zehozer kendu…) momentu horretan gorroto egiten zaitu. Zuregan amorruz beteta dago eta ezin zaitu ikusi, edo jo egiten zaitu, edo haserre adierazten da… Gero, pasa egiten zaio, edo konponbide batetara iristen zarete eta berriro indar handiena hartzen duen emozioa maitasuna da.

 

Prozesu osoa ematen da, emozioa hasi egiten da eta bukatu egiten da. Garbitasunez.

 

Baina helduok ez dugu emozioen aldaketa eta elkarbizitza hori ondo onartzen. Polarizaziora jotzen dugu, bakarrik alde bat onartzea. Beraz, maite bazaitut, beti maite behar zaitut (gehienez mina edo haserre pixka bat onartu dezaket), ez da posible momentu batzuetan amorratzea. Gure arrazionaltasunak ez digu uzten sentimenduen abaniko osoa irekitzen, bakarrik onarkor iruditzen zaizkigun emozioen zatiarekin identifikatzen gera.

 

Baina, azkenean gauzak nonbaitetik ateratzen dira, ezta? Eta zerrenda beltzak, xantai emozionalak, zorrak… hor geratzen dira, errekamaran. Haurretan ikusi dugun garbitasun hori (prozesua ireki eta isten delako), helduengan erren geratzen da, ireki egiten delako baina ez dugu uzten edo faltsuan isten dugu.

 

Gure gizarteak, gure senitartekoak, gure imaginak, “izan behar denak”, presioa egiten du, sarri, emozio batzuk estaltzeko. Orduan, gure buruari gezur esaten ikasten dugu: “Ez nago haserre”, “Ez nago triste”, “Ez nahiz ahul sentitzen”… Eta beste poloan mantentzeko indar egiten dugu. Honekin, gure izaeran zati bat ezeztatzen eta energia asko galtzen dugu.

 

Benetan bizi nahi dut neure buruaren zati bati ihes egiten?

 

Beharbada, aztertu beharko genuken lehenengo gauza, emozioak berez, ez direla txarrak edo onak da. Emozioak, emozioak dira, besterik ez. Hauekin egiten duguna, hauetatik sortzen den ekintza bai izan daitekela epaigarria, baina ez norberak bere baitan sentitzen duena.

 

Orduan, pentsamendu eta emozio positiboetara zuzenean eramaten gaituzten mugimenduak, oso ondo daude lehenago nire burua eta bere sentimenduak landu eta onartu baditut, baina bestela, laburbideak hartzen saiatzen egongo naiz, tranpak egiten eta nire burua engainatzen. Eta azkenean, gauzak hasierara bueltatu daitezke, edo okerragora joan. Begiak isten baditut edo beste leku batetara begiratzen badut, ez ditut gauzak ikusiko, baina hor jarraituko dute.

 

Beraz, izan gaitezen gure buruarekin zintzo. Onartu dezagun zer dagoen, zer gertatzen zaigun, zer sentitzen dugun. Eta egia aurrean izanda, orduan bai, hartu dezagun biderik osasungarriena.

 

Haurrak ginenean, bagenekien hau egiten. Desikas ditzagun gure osotasuna galerazten dituzten ikasketak.

 

 

 

Psikologia, Psikoterapia eta PNL-ri buruzko blog elebiduna/ Blog bilingüe sobre Psicología, Psicoterapia y PNL

Denbora askotan zehar honetan pentsatu eta gero eta urteetan zehar beste zentruen eta elkarteen blogak kudeatu eta gero, azkenean nire blog-a sortzera animatu naiz, ta hona hementxe…. Nire helburua, psikologiari buruzko ekarpenak, artikuluak etab hemen argitarazea da. Eta batez ere, euskeraz idatzitako psikologiari buruzko artikuloentzako eremu bat irekitzea, sarean ez bait zaio alor honi jaramon gehiegi egiten.

Gogoak eta motibazioa soberan…hau da nire erronka berria.

Mila esker!

Eider

Depues de mucho tiempo gestionando blogs de centros y asociaciones, me he decidido por fin a crear mi propio blog, y aqui esta… Mi objetivo es publicar articulos, enlaces y aportaciones de interes para la psicología. Y sobre todo, darle a la psicología en euskera un nuevo lugar en la red, ya que se trata de un ámbito aún poco atendido en internet.

Con ganas y motivación… este es mi nuevo reto…

¡Gracias!

Eider

Hello world!

Welcome to WordPress.com. This is your first post. Edit or delete it and start blogging!